Action-reaction David Lynch okendo kultur etxean

exp-davidlynch

Irailaren 14tik urriaren 22ra Okendo kultur etxean David Lynch zinegilearen erakusketa ikus daiteke. Erakusketa Gelan, bere obra plastiko eta zenbait filme daude ikusgai, filmak ikusteko modua ez da batere erosoa, zutik eta kaskoak jarrita, baina aretoan hiru filme programatu dituzte.
Lehenengoa, aurreko asteazkenean ikusi ahal izan genuen. Lynch (One) ( 2007) dokumentala izan zen, Lynchen munduan mulgiltzea agintzen badigu ere, ez du lortzen eta nahikeriz betetako gizona bezala azaltzen da.
Datorren asteazkenean, urriaren 7an the short films of David Lynch izenburupean, besteak beste he Alphabet (1968), The Grandmother (1970), The Amputee (1974)…ikusiko dira.
urriaren 14ean Blue Velvet berriro iksuteko aukera dugu. Oraindik ikusi ez dutenentzat, galdu behar ez duten ekitaldi bat.

0 iruzkinak


  1. 0 iruzkinak
Utzi iruzkina:

Sarrera honerako RSS kanala