Nuit Blanche 2009 Paris

nuit blanche

Pariseko kaleak museo bateko arte kontenporaneo erakusgela bihurtu dira gau batez. Pasa den larunbatean Nuit Blanche 2009 edizioa ospatu da. Pariseko kaleetan zehar filmak, performanceak, era guztietako instalazioak… egon dira ikusgai. Hiru ibilbide zeuden antolatuta: Buttes-Chaumont, Châtelet-Marais eta Quartier Latin.

Jendeak ez du Paris, ekitaldiz-ekitaldi,  beste era batera ezagutzeko aukera galdu. Antolatzaileen arabera 1.5 milioi bisitari pasa dira astebukaeran. Zenbait puntutan bi ordutako ilarak egon dira. Publikoak hiria gauez erabiltzeari ondo erantzun badio ere, hiriak ez du hain ondo erantzun. Metroko bi ibilbide bakarrik irekita eta ondorioz hiru eremuak lotzeko zailtasunak, eta tabernak eta lokalak ohiko ordutegietan itxita.

Nabarmendu daitezken zenbait lan:

La Maîtresse de la Tour Eiffel (Michel de Broin, Canada)

Ezinezkoa da hiri kontenporaneoetan zeru izartsu bat behatzea: hiriguneetako argitasunak zeru gangako ikuskizuna oztopatzen du. Konponbide bezala, Luxembourg lorategi gainean izugarrizko bola fazetatu (diskoteketako bola) bat zintzilikatzen du Michel de Broin artista kanadiarrak. Munduko bola fazetatu handiena, astro erraldoi honek, DCA proiektoreen argipean, diztira magikodun zurrunbilo bat zabaltzen du.

Untitled (Priscilla Monge, Costa Rica)

Belar berdedun futbol zelai bat baloiari ostikadak emateko gonbidapen bat da edonorentzat. Baina nahita akzidentatutako zelaiak jokoa eta arauen aplikazioa ezinezko egiten du. Alterazio sinple hau nahikoa da erabateko aldaketa sortzeko eta norberaren egoera berrikustera behartzen du.

Maider Lopezen lanekin lotura estua du dudarik gabe.

J’ai la pêche (Nino Comba, Italia)

Saint-Martin kanalaren ertzean hogeita hamar bat kainaberak ur planoaren geometriarekin jolasten dute. Artista italiarrak hiria behatzen du eta geometria urbano propioa  bermarrazten du ezohiko tresnen bidez. Gau bateko arrantzaleek fibra argiztatutako sokak botatzen dituzte, iluntasunean marrazkiak eginez, audio aparatu batek testuak eta musika gauean barrena zabaltzen duen bitartean.

Halo (Michel Elion, Hego Afrika)

Fratziar kultura eta historiaren epizentrua halo arraro batez estaliz, ovni arrosa bat zorutik metro batzutara flotatzen dago. Artista hegoafrikarrak helioz puztutako eta argi fluoreszentez osatutako eraztunare muntaia eta desmuntaia orkestratzen du.

halo

2 iruzkinak


  1. 1 Jon

    aupa mikel, interesgarria hau, joan al zara parisera edo zuloan zaituzte?

  2. 2 mikel

    aupa! bai! berri hau lehen eskutik dator! astebukaera honetan libratu naiz, baina pasa den astean ez nuen eguzki gehiegi ikusi. Gaur bukatu degu lehiaketa eta bihar londresa doaz erakustera. Orain egun batzuk jai edukiko ditut (uste dut) eta gauza gehiago bisitatzeko aprobetxatuko dut. Lehiaketaren batekin zabiltzate?

Utzi iruzkina:

Sarrera honerako RSS kanala