what is this?

20091015elpepuint_37

atzo telebistan zapeatzen nenbilela, imajin batek behatza geldiarazi zidan. Gizon batzuk, makil edo pala handiekin kolpatuz, zilar koloreko globo handi bat lehertzen ahalegintzen ziren. Telediarioaren erdian, emanaldia etenduta, zuzenean emandako imajinak ziren. Inguruko paisaia, basamortu itsurako lekua zen. Amerikar tramankulu espia bat pakistanen erori ote zen jakiteko, adi entzuten geratu nintzen. Piskanaka, guztiok dakigun historioa kontatzen joan ziren, 6 urteko mutiko bat, bere aitak errieta egin eta gero,  globoan sartu eta bere etxetik alde egin zuen, egan. Bi kilometro hareago, globoa lurrera erori zenean, mutikoaren bila, globoa kolpeka lehertu behar zuten. Baina globoa lehertzean ez diote barruan dagoen umeari joko? eta globoak ez du kartolarik, beraz, nola sar daiteke globoaren barruan? Imajinen txundidurak galdera hauek berehala ezabatu zituzten. Emozioak lojika gainditzen du horrelako uneetan. Han zegoen objetu disdiratsu hori, sei urteko mutiko galdu bat eta mundu guztiko telebistak berari begira.

Prime time orduan, telebista guztiak berri berdina zuzenean ematen ari ziren. Orain arte, bakar bateak ikusia nuen horrelako zerbait, iralaren 11ean. Oraingo honetan gauza xume eta gertukoa izanik, bazkal ondorengo filme baten gidoia zirudien.

Ordu batzuk geroago, protagonistei elkarrizketa egitean, gurasoak, zientzilari omen ditrenak, ekaitzak aztertzeko globo berri bat diseinatzen ari ziren, eta hori izan omen zen, semean ihes egitko aukeratu zuen garraiotresna. Ordu batzuk geroago, mutikoa etxeko ganbaran kaxa batean gordeta aurkitu ondoren, kazetariek gurasoei elkarrizketa egiten ari ziren, semari atzetik “but it was for the show! esaten entzun zitzaion.

ufo

Gurasoek bilatzen zuten ohiartzuna izan dute, agian bere ikerketarako laguntzaren bat edo tele programa batean ateratzeko aukera, telebistan ateratzea beti izan da etekingarri.

Globoaren edertasunak, eta eskena-jartzeak orokorrean, ekintza honen arrakasta lortu dute. Spot zuzendu baten itsurarekin, asmatutako historian zeuden akats eta koerentzia ezak, bigarren maila batean geratu dira. Globoaren disdiraren itzalean.

0 iruzkinak


  1. 0 iruzkinak
Utzi iruzkina:

Sarrera honerako RSS kanala