Markthal Rotterdam

webcam

Rotterdamgo Markthal azokaren eraikitze lanak astebete darama ofizialki martxan. Pantaila horma eraikiak bazeuden ere Azaroaren 18an egin zen obra inaugurazioa. Pilotaje sartze lanak zuzenean jarrai daitezke webcam baten bidez. 2014an bukatzea espero da eta 175 milioi euroko aurrekontua du.

Proiektua MVRDV estudioak egin du eta azokek estalki bat edukitzera behartzen duen lege berri bat abiapuntutzat hartuz tipologia berri bat bilatu da. Azoka espazio zentraltzat hartuz 228 apartamentuko arku batez inguratzen da. Astearte eta larunbatetan Markthal Blaak inguruan egiten den azokaren zabalpena izango da.

markthal

Obra inaugurazioan proiektatutako irudiek erakusten zuten bezala, Barcelonako Boqueria azoka, erabilera mixtoaren bidez espazio horren aktibitatea indartu nahi da. Baliteke klima euritsuko hiri batean plaza estaliek ondo funtzionatzea. Proiektuaren kontzeptua argi ikusten bada ere, esan daiteke diseinua ez dagoela hain leundua. Apartamentuen sarrerek erabateko independentzia dute azokatik eta tipologiak kanporantz daude diseinatuak. Baliteke diseinatzeko orduan kontzeptuan bilatzen zen nahaste hori galdu izana.

2 iruzkinak


  1. 1 andrea

    hori da winyk parisen presentatu ziguna, eta beste egunean estudioan erakutsi nien hauei…. quien diría q se fuese a hacer realidad…jejeje ze pasada!

  2. 2 MIKEL GARIN

    Oso proiektu borobila, Espainian egiten oi den bezela, merkatuari tabernan bat jarriko baliote, bere tapak eta guzti…

    Webcamaren lotura gaizki dago :

    http://www.markthalrotterdam.nl/Webcam.html

    da zuzena.

Utzi iruzkina:

Sarrera honerako RSS kanala