eulia

but, WHAT is this!!!!!

_DSC3174-txikituaalienijena batzuk ulian lurreratzen ikusi omen dira, hemen duzue jasotako imajin bat. KMrako bidean daudela entzun dugu.

Oraindik ez dakigu lagungarriak ote diren, kontuz urbiltzearekin.

what is this?

20091015elpepuint_37

atzo telebistan zapeatzen nenbilela, imajin batek behatza geldiarazi zidan. Gizon batzuk, makil edo pala handiekin kolpatuz, zilar koloreko globo handi bat lehertzen ahalegintzen ziren. Telediarioaren erdian, emanaldia etenduta, zuzenean emandako imajinak ziren. Inguruko paisaia, basamortu itsurako lekua zen. Amerikar tramankulu espia bat pakistanen erori ote zen jakiteko, adi entzuten geratu nintzen. Piskanaka, guztiok dakigun historioa kontatzen joan ziren, 6 urteko mutiko bat, bere aitak errieta egin eta gero,  globoan sartu eta bere etxetik alde egin zuen, egan. Bi kilometro hareago, globoa lurrera erori zenean, mutikoaren bila, globoa kolpeka lehertu behar zuten. Baina globoa lehertzean ez diote barruan dagoen umeari joko? eta globoak ez du kartolarik, beraz, nola sar daiteke globoaren barruan? Imajinen txundidurak galdera hauek berehala ezabatu zituzten. Emozioak lojika gainditzen du horrelako uneetan. Han zegoen objetu disdiratsu hori, sei urteko mutiko galdu bat eta mundu guztiko telebistak berari begira.

Prime time orduan, telebista guztiak berri berdina zuzenean ematen ari ziren. Orain arte, bakar bateak ikusia nuen horrelako zerbait, iralaren 11ean. Oraingo honetan gauza xume eta gertukoa izanik, bazkal ondorengo filme baten gidoia zirudien.

Irakurtzen jarraitu “what is this?” »